Fagor
Krisia Fagorren
Erredakzioa
Jatorrizko enpresa eta Fagor Ireland filiala izango dira konkurtsoan sartzen lehenak. Finantzazioa eskuratu ez izana ''bihotzez sentitzen'' duela adierazi du Fagorrek.
Fagor Etxetresnaken jatorrizko enpresa (Fagor Etxetresnak Sozietate Kooperatiboa) eta Fagor Ireland filiala hartzekodunen konkurtsoan sartzeko eskaera egin du gaur Fagor Etxetresnakek, kooperatibak berak Balio Merkatuen Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez. Fagor Brandt Frantziako filialaren markak biltzen dituen sozietatea da Fagor Ireland Ltd., kooperatibako iturriek Efe agentziari azaldu diotenez.
Konkurtso-legeak ezartzen dituen izapideei jarraituz, konkurtsoa Donostiako Merkataritza arloko 1. Epaitegian aurkeztu du. Datozen egunotan kooperatibaren zati diren gainerako enpresak ere konkurtsoan sartzeko eskaera egingo du, Edesa, Grumal eta Project oraindik ez baitira hartzekodunen konkurtsoan sartu.
Fagor Etxetresnakek ohar batean azpimarratu duenez, "erabaki honekin burutzen dira, arrakastarik gabe, Mondragon Korporazioarekin, instituzio publikoekin, inbertsio funtsekin, finantza erakundeekin eta sektoreko beste konpainia batzuekin izandako negoziazioak".
"Une honetatik aurrera, epaileak izendatuko duen konkurtso-administratzaileak zehaztuko du enpresak hartzekodunekin hitzarmenen bat lortzeko bideragarritasunik duen edo, aitzitik, likidazioaren bitartez konpromisoei aurre egiteko formula eta epeak zeintzuk diren", gaineratu du.
"Bihotzez sentitzen dugu enplegatuen, bazkideon eta hartzekodunen interesak babestuko lituzkeen jarduera produktiboarekin jarraitzeko bezainbesteko finantzaziorik eskuratu ezin izana, hala egin baitugu gure historiako 50 urteotan, betiere, gure enpresa-izaeraren zutabetzat hartuta gure ingurunean enplegua, aberastasuna eta gizarte garapena sortzea", adierazi dute.
Urriaren 16an jakinarazi zuen Fagorrek hartzekodunen konkurtson sartzeko asmoa, aurrera egiteko behar zituen 170 milioi euro lortzeko zailtasunen aurrean. Guztira, 580 euroko zorra du taldeak.
Fagorrek bizi duen krisi egoera dela-eta, aurretik hartzekodunen konkurtsoa eskatu izan dute Mastercook Poloniako filialak eta Brandt Frantziakoak. Azken horretan, gainera, ordainketak etetea agindu zuen auzitegi batek.
Edesa Basauriko lantegia ere hartzekodunen konkurtsora joango dela baieztatu zuten atzo bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak mahai gainean jarritako 3 milioi euroko laguntzari uko egin ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa