Bitxikeriak
BULOAK
EITB
Faltsuak dira WhatsApp bidez zabaldutako bi bideo, ustez Getxoko, Ormaiztegiko, Oñatiko edo Legorretako (bertsioaren arabera) bi ibaitan krokodilo bana daudela erakusten dutenak.
Imagen de un vídeo falso sobre un cocodrilo en el humedal de Gobela.
Azken orduetan WhatsApp bitartez asko hedatu diren bi bideok euskal ibaietan kokatzen dituzte beste horrenbeste krokodilo. Hain zuzen ere, bata Bolueko (Getxo) hezeguneko uretan egongo litzateke igerian, eta, bigarrena, Ormaiztegi, Oñati edo Legorretako ibairen baten ertzean, atseden hartzen.
Honako hau da lehendabiziko bideoa:
Bideoan agertzen den ahotsak animalia Getxoko Bolue hezegunean kokatzen duen arren, irudiak, berez, Youtuben 2015ean argitaratutako bideo batetik aterata daude. Bertan, aligatore bat ikus daiteke, Daphne (Alabama) hiriko urmael batetik zehar igeri egiten. Jatorrizko bideoak 2:23ko iraupena du, eta 1:15etik aurrera parekatzen dira bi bideoetako irudiak.
Honako hauxe da jatorrizko bideoa:
Bigarren bideo faltsuan, txakur bat ikus daiteke Ormaiztegiko (beste batzuek Oñatin edo Legorretan kokatzen dute) ibai baten ertzean geldirik dagoen tamaina handiko narrasti batengana (ustez krokodilo bat) hurbiltzen den bitartean. (Adi audioari: ez da txakurraren plisti-plastarik, ez ibaiaren zurrumurruak entzuten).
Txakurraren "jabeak" euskaraz deitzen dio animaliari, eta gero jendea madarikatzen du soinu girorik gabeko audio batekin. Asko landutako txantxa, baina txantxa, finean.
Hona hemen bigarren bideoa:
#Fakenews Hau ez da #Legorreta ezta #Ormaiztegi ere. Entzun audioa arretaz. Noiztik ez dira txakurren joan etorriak entzuten erreka baten? Krokodilo bat? Eta makalak erabat berde garai hontan? Hori bai, bideoa ooooso ona. Egin duena, artista ikaragarria ¿¿¿¿ pic.twitter.com/qJUNOEZwbK
— Bitxikeriak (@bitxikeriak) March 31, 2020
Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkarteak (VOST Euskadi) ere bi edukien egiazkotasuna gezurtatu du.
Nos habéis mandado al WhatsApp de VOSTEUSKADI un video de un supuesto cocodrilo en el humedal de Bolue (Getxo). Otros lo situaban en Ormaiztegi (Gipuzkoa).
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) March 30, 2020
Es falso. El video es del año 2015 y esta grabado en Alabama (EE.UU). #desinformacion#disinformation #stopbulos. pic.twitter.com/KbStfKwdhE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa