Bitxikeriak
Eztabaida sare sozialetan
E. GARAIKOETXEA | EITB.EUS
Birala bihurtu den argazkian, jantzia beltz eta urdin ikusten dute batzuek; beste batzuek, zuri eta urre kolorekoa. Begiek argitasunekiko duten sentsibilitatea da gakoa.
Eztabaida sortu duen irudia. Argazkia: Swiked (Tumblr)
Jantzi batek hankaz gora jarri ditu gaur sare sozialak. Jantzia bera baino, haren kolorea eztabaida iturri bihurtu da Interneten eta lagun artean. Baina, galdera da: Zein kolorekoa ikusten duzu zuk? Bi aukera daude: beltza eta urdina edo zuria eta urre kolorekoa.
Swiked izeneko erabiltzaileak atzo gauean igo zuen argazkia bere Tumblr kontura. Laguntza eskatu zuen, zein kolorekoa zein zehazteko orduan lagunak ados jarri ez zirelako.
Argazkia arin batean zabaldu da Sarean, batez ere Twitter bidez eta #TheDress traola munduko trending topic bilakatu da. Are, kolore batean edo bestean ikusten duten lagunekin traola bana dago: beltz eta urdin (#blackandblue) eta zuri eta urre koloreko (#whiteandgold). Kim Kardashian, Ellen DeGeneres eta Taylor Swift pertsonaia ezagunek ere parte hartu dute eztabaidan:
From this day on, the world will be divided into two people. Blue & black, or white & gold. http://t.co/xJeR7GldwP pic.twitter.com/i6BwVzPzSZ
— Ellen DeGeneres (@TheEllenShow) febrero 27, 2015
What color is that dress? I see white & gold. Kanye sees black & blue, who is color blind?
— Kim Kardashian West (@KimKardashian) febrero 27, 2015
I don't understand this odd dress debate and I feel like it's a trick somehow. I'm confused and scared. PS it's OBVIOUSLY BLUE AND BLACK
— Taylor Swift (@taylorswift13) febrero 27, 2015
Buzzfeed.com webguneak egindako inkesta baten arabera, gehienek (% 72) zuri eta urre koloreko ikusten dute, izatez jantzia urdin eta beltza den arren. Amazon dago salgai, 50 dolarretan:
Baina zergatik ikusten da ezberdin? Gakoa begiek argitasunarekiko duten sentsibilitatea da, Twitterreko erabiltzaile honek azaldu duenez:
An explanation why you see this dress as blue and black or white and gold. pic.twitter.com/ayXpqavC9B
— Andy Rexford (@andyrexford) febrero 27, 2015
Jantzia urdin eta beltz ikusten baduzu: Erretinako konoek bere lana ondo egin eta koloreen sintesi sustraktiboa egiten dute. Jantzia horrela ikusten dutenek argiarekiko sentsibilitate handiagoa dute.
Jantzia zuri eta urre koloreko ikusten baduzu: Zure begiek ez dute argi gutxirekin ondo ikusten, eta hortaz, erretinako hagaxkek urre koloreko ikusten dute berez beltza dena (sintesis aditiboa egiten dute).
Ordenagailuaren edo sakelakoaren distira aldatzea baino ez dago hala dela egiaztatzeko. Distira jaitsita, zuri eta urre koloreko ikusiko dugu; eta igota, urdin eta beltz.
beltz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa